2018(e)ko azaroaren 7(a)

AZAROAREN 18an ospatuko da GABIRIAKO ERREZIL SAGAR FERIA



Azaroaren 18an ospatuko dugu Gabirian Erbie elkarteak antolatuta 18. Errezil Sagarraren eguna eta  beti bezala Errezil sagarraren inguruan burututuko dute ospakizuna.  Guztira 19 herritarrek hartuko dute parte. Horietatik zortzik errezil sagar lehiaketan,, 12k sagar-goxo lehiaketan eta 11k azokan. Bestalde, Goierri Beheko Ezti Lehiaketa ere egingo da; eskolako Dantzalekura 10:00-10:30 tartean eraman beharko dituzte erlezainek potoak.
Baserriko produktuen azokan errezil sagarretik hasi, eta gazta, ogi, barazki, fruta, fruitu lehor eta beste hainbat elikagai ikusteko eta erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Feria 10:00etatik 13:30etara izango da.
Urtero bezala Josu Osa arituko da sagar landareak nola txertatu azaltzen eta Korta jatetxeko Lontxo Ormazabalek sagar konpota nola egiten den erakutsiko du. Bestalde, azken urte hauetan Arrate Irratian sagarrondoei buruzko argibideak ematen aritzen den Gabino Murua ere hantxe izango da sagarrondoei buruz (gaitzak, tratamenduak, txertakak, inausketa….)   ikusleek izan ditzaketen zalantzak argitzen.
Produktuak erosten dituztenen artean saskikada bat errezil sagar, Baztarrika gaztandegiko gazta eta Korta jatetxeak eginiko sagar-tarta zozketatuko da