Ondorengo erreportaia Goierri Telebistako lagunek azokaren inguruan egindako lana duzue. Bertan Gabino Murua, Erbie Elkarteko antolatzaile nagusia, Xabier Arratibel, errezil sagar lote onena aurkeztu zuena eta Arantxa Arregi, sagar goxo edo menbrillu onena egin zuenaren saria hartu zuenak elkarrizketatu zituzten. Mila esker Goierri Irrati Telebista gure lana zabaltzen laguntzen diguzuelako. gitb.eus @GITBinfo
2019(e)ko azaroaren 19(a)
2019(e)ko azaroaren 17(a)
AZAROAK 17. Irabazle Gabiriako errezil sagarra
Bukatu da aurtengo feria. Eskerrak eman behar diogu hemendik, Erbie elkarteari antolakuntza bikain aritzeagaitik. Noski, babesle nagusi izan den Gabiriako udalaren bultzada ezin bestekoa izan da. Eskerrak baita ere, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiari ere. Eta urtero bidelagun ditugun: Ampo, Irizar, Korta jatetxea, Goierriko Hitza eta Goierri Irrati Telebistari.
Esan ohi dugun moduan, irabazle, Gabiriako Errezil Sagarra!
2019(e)ko azaroaren 14(a)
Josu Osaren gomendioak txerto eta inausketan
AZAROAK 17. Aurten ere Josu Osa aditua gurekin izango da, bere jakituria gurekin elkarbanatzeko. Zuhaitzen zainketan asko jakiteaz gain, komunikatzaile oso ona da eta aurtengoan ere bere txerto eta lanabes guztiekin Gabirian izango dugu hainbat adibide erakusten. Mila esker Josu zure laguntzagaitik. errezilsagarra.com
2019(e)ko azaroaren 13(a)
2019(e)ko azaroaren 11(a)
Ramon Aseginolaza errezil sagar epaile
AZAROAK 17. Ezaguna da Goierri mailan, Ramon Aseginolaza. Inor bada jakitun eta autoritate kontu honetan, gure lagun Ramon izaldarra dugu. Izena eman duten 18 herritarren loteetatik, hiru onenak apartatzen lana izango du. Urtetan izan dugu epaile lanetan Gabirian eta horrelako epaimahaikidea gurekin izatea ohore bat da. Mila esker eta ongi etorri beste behin Gabiriara!
2019(e)ko azaroaren 10(a)
Korta jatetxekoak menbrillua egiten
AZAROAK 17. Korta jatetxeko, Lontxo Ormazabal sukaldaria eta bere familia, ohitura den moduan ferian parte hartuko dute. Errezil sagaarrak aurkezteaz gain, beraien postua jarriko dute. Bertan errezil sagar menbrillua nola egiten den eraakutsiko du eta noski, dastatzeko banatu ere bai. Familian egindako errezil sagar tarta goxoak ere salgai izango ditu, beraz aprobetxatu goiza goxatzeko.
2019(e)ko azaroaren 9(a)
18 lagun menbrillu lehiaketarako
AZAROAK 17. 18 lagunek eman dute izena menbrillu lehiaketarako.
1.-PEDRO IZTUETA 2.-Mª ANGELEZ IGARZABAL 3.-PAKE GALDOS 4.-MIREN AGIRREZABALA 5.-AMAIA LARRAÑAGA 6.-ELI ELGARRESTA 7.-JUAM MURUA 8.-IÑAKI ARRATIBEL 9.-GOTZONE ARRONDO 10.-LEIRE KAMIO 11.-GORKA RODRIGUEZ 12.-ANA MARI EGIGUREN 13.-MARIA ALKORTA 14.-JOSU ARAMENDI 15.-NEKANE AGIRRE 16.-PAKITA GALDOS 17.-Mª JESUS GARCIA 18.-IÑAKI MAIZ
1.-PEDRO IZTUETA 2.-Mª ANGELEZ IGARZABAL 3.-PAKE GALDOS 4.-MIREN AGIRREZABALA 5.-AMAIA LARRAÑAGA 6.-ELI ELGARRESTA 7.-JUAM MURUA 8.-IÑAKI ARRATIBEL 9.-GOTZONE ARRONDO 10.-LEIRE KAMIO 11.-GORKA RODRIGUEZ 12.-ANA MARI EGIGUREN 13.-MARIA ALKORTA 14.-JOSU ARAMENDI 15.-NEKANE AGIRRE 16.-PAKITA GALDOS 17.-Mª JESUS GARCIA 18.-IÑAKI MAIZ
2019(e)ko azaroaren 8(a)
XXII. Goierri Beheko ezti lehiaketa
AZAROAK 17. Errezil sagar feriarekin batera, hamabigarren Goierri Beheko ezti lehiaketa ere ospatuko da. Lehiaketa hau Gipuzkoako Erlazain Elkarteak antolatzen du. Beraien esanetan urte oparoa izan da; produkzioa berandu hasi zen arren, udaberria oso hotz joan zelako, ekaina eta uztaila oso onak izan dira eta ezti dexente bildu omen da. Gipuzkoan 367 erlazain dira erleak alta emanda dituztenak eta bazkide direnak. Horietatik 66 erlazain dira Goierri Beheko ezti lehiaketan parte hartu dezaketenak. Datorren igandean 17, lehaiketaz gain, erleak, erlezaintza, erlauntzak eta materialak ikusteko aukera izango da. Eta elkartekoek behar den adinako azalpenak emateko prest daude, gai onen inguruan gehiago jakin nahi duen guztiari.
Josema Azpeitia epaimahaikide
Gastronomian aditua eta Ondojan aldizkariaren arduraduna Gabirian izango da igandean. Aurkeztuko diren 18 menbriluen artean onena zein den erabaki beharko du. Ez du lan erraza izango, azkenaldian izan diren epaileak oso maila ona izan dela aitortu izan dute, eta zaila egiten zaiela bat bakarrik aukeratzea. Ondo gozatuta bukatuko du, 18rak probatu ondoren. Mila esker Josema ematen diguzun laguntzagaitik!
2019(e)ko azaroaren 5(a)
Errezil Sagarrak partehartzaileak
Hamaika lagunek eman dute izena, aurtengo errezil sagar erakusketarako. Hauetatik hiru izango dira lote onenak bezela aukeratuko direnak. Dakizuen bezela ez dugu lehiaketa sustatzen, partehartzea bultzatzen dugu eta aurreko urtean saria jaso zuten hiruk ez dute aurten saria izango. Sagar urte ona izan da eta primerako saskiak aurkeztuko dizkigute seguru. Hauek izenak:
1.-PEDRO IZTUETA
2.-JUAN BAUTISTA SUKIA
3.-MIREN AGIRREZABALA
4.-JUAN MURUA
5.-IÑAKI ARRATIBEL
6.-GOTZONE ARRONDO
7.-LONTXO ORMAZABAL
8.-XABIER ARRATIBEL (Otsategi baserria)
9.-ELISA ALUSTIZA
10.-IÑAKI MAIZ
11.-JESUS ZALDUA
2019(e)ko urriaren 28(a)
2019(e)ko urriaren 23(a)
Azaroaren 17an izango da feria
Hemen da aurten ere Gabiriako errezil sagar feria. Ohitura den moduan hilaren hirugarren igandean ospatuko da, azaroaren 17an. Harritzeko moduko sagar urtea izan da aurtengoa, bai kantitatean eta baita kalitatean ere. Beraz izango da aukera errezil sagarra erosi nahi duenarentzat. Ez galdu aukera eta animatu eta etorri Gabiriara!
2019(e)ko urriaren 2(a)
2019(e)ko martxoaren 8(a)
Herritarren artean landareak banatu ditugu
Ikastaroak bukatu eta beste urrats bat. Gabiriako Udala eta Erbi Elkartea elkarlanean, errezil sagar landareak banatu ditugu herritarren artean. Horietatik batzuk herriko lurretan sartuko ditugu. Aurrera goaz Gabiriako errezil sagarra bultzatzen. @ElkarteaErbie
2019(e)ko otsailaren 19(a)
Aurtengo ikastaro teorikoa iruditan
Aurtengo ikastaro teorikoak bi txanda izan ditu, hauxe bigarrena. Gabino Muruak Erbie elkartean emandako azalpenak entzuten
2019(e)ko otsailaren 18(a)
IIkastaro arrakastatsua!
Arrakastatsua. Horrelaxe dela esan behar aurtengo ikastaroa. 70 lagunetik gora eman duten izena, Erbie elkarteak antolatzen duen, kimatze, inausketa eta sagarrondoen gaitzen aurkako ikastaro teoriko eta praktikoan. Bi talde edo txanda antolatu behar izan ditu Gabino Murua irakasleak. Gaur eta bihar teorikoa eta asteazkenean praktikoa. Aurtengoa berezia izango da, liztor asiatikoari nola aurre egin eta zein berrikuntza dauden gai onen inguruan jakin ahal izango dute ikasleek. Bejondeizuela guztioi!
2019(e)ko otsailaren 6(a)
"Historias a bocados" ETBko saioa Gabirian
2019(e)ko urtarrilaren 27(a)
Sagarrondoei buruzko oinarrizko ikastaro teorikoa eta praktikoa Erbiek antolatuta
Erbie Elkarteak antolatuta datorren otsailaren
19an, asteartea, eta otsailaren 20an, asteazkena, sagarrondoei buruzko ikastaro
teorikoa eta praktikoa eskeiniko du Gabino Muruak.
Otsailaren 19ko ikastaroa teorikoa izango da eta
Gabiriako Erbie elkartean emango da arratsaldeko hirurak aldera hasita.
Ikastaro horrek lau ordu inguru iraungo du eta
bertan, besteak beste, sagar txertagai edo patroi ohikoenen (frankoa, M9,
M106, M7, M111…) ezaugarriak eta alde onak eta ez hain onak, urtean zeharreko tratamenduak,
ongarriak, inausketa eta txertaketa arloak landuko dira. Txertaketa arloan
begiko txertoa, pitzadura txertoa, inglesa eta azalekoa landuko dira.
Ikastaro praktikoa, eguraldi ona bada, otsailaren
20an, asteazkena, egingo da, kopuruaren arabera, beharbada batzuek goizez eta
beste batzuek arratsaldez eta hiru bat ordukoa izango da. Eguraldiak lagunduko
ez balu, atzeratu egingo da eguraldi ona izan arte. Sagarrondoei buruzko oinarrizko ikastaro
horretan parte hartu nahi dutenek 679 972 372 telefono zenbakira deitu behar
dute eta izena eman otsailaren 15a baino lehen.
2019(e)ko urtarrilaren 16(a)
Errezil sagarren sagastiak indartzeko proiektu bat garatuko da Gabirian
Gabiriako errezil sagarraren ekoizpena eta aldakuntza ziurtatzeko, proiektu bat diseinatu dute Erbie elkartea eta Gabiriako Udalak, elkarlanean. Sagar hori urteroko maiztasunarekin eta kalitate irizpide egonkortu batzuekin lortzea da helburua. Horrekin batera, ekoizpen horrek herriko nekazaritzan eta kulturan daukan tokia etorkizunean mantetzea ere bai.
GOIERRIKO HITZAren erreportaia. Klikatu hemen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)