Erbie Elkarteak antolatuta datorren otsailaren
19an, asteartea, eta otsailaren 20an, asteazkena, sagarrondoei buruzko ikastaro
teorikoa eta praktikoa eskeiniko du Gabino Muruak.
Otsailaren 19ko ikastaroa teorikoa izango da eta
Gabiriako Erbie elkartean emango da arratsaldeko hirurak aldera hasita.
Ikastaro horrek lau ordu inguru iraungo du eta
bertan, besteak beste, sagar txertagai edo patroi ohikoenen (frankoa, M9,
M106, M7, M111…) ezaugarriak eta alde onak eta ez hain onak, urtean zeharreko tratamenduak,
ongarriak, inausketa eta txertaketa arloak landuko dira. Txertaketa arloan
begiko txertoa, pitzadura txertoa, inglesa eta azalekoa landuko dira.
Ikastaro praktikoa, eguraldi ona bada, otsailaren
20an, asteazkena, egingo da, kopuruaren arabera, beharbada batzuek goizez eta
beste batzuek arratsaldez eta hiru bat ordukoa izango da. Eguraldiak lagunduko
ez balu, atzeratu egingo da eguraldi ona izan arte. Sagarrondoei buruzko oinarrizko ikastaro
horretan parte hartu nahi dutenek 679 972 372 telefono zenbakira deitu behar
dute eta izena eman otsailaren 15a baino lehen.