2016(e)ko azaroaren 20(a)
Errezil sagar lehiaketako saridunak
Aurten saria jaso dutenak: Iñaki Maiz (Eguzkitza baserria), Miren Agirrezabala (Oñatibi Txiki baserria) eta Anttoni Murgiondo (Behekoetxe baserria). Zorionak denei!!!
2016(e)ko azaroaren 17(a)
Errezil Sagar lehiaketarako Gabiriar partehartzaileak
Menbrillu lehiaketako partehartzaileak
Azokako partehartzaileen zerrenda
2016(e)ko azaroaren 16(a)
2016(e)ko azaroaren 15(a)
Errezil menbrillua nola egin erakutsiko digu igandean
#errezilagabiria20 Lontxo Ormazabal, Korta jatetxeko sukaldaria, errezil sagar menbrillua edo sagar goxoa egiten arituko da berak jarriko duen saltokian. Bertatik bertara ikasteko aukera sukaldari on baten eskutik.
Aurten ere Josu Osa gurekin
#errezilagabiria16 Aurten ere Josu Osa aditua gurekin izango dugu, bere jakituria gurekin elkarbanatzeko. Ezaguna da Josu mundu honetan, eta ezaguna gure ferian. Bere ikastaroek arrakasta izaten dute errezil sagar munduan dabilenen eta, ezer gutxi dakitenen artean. Zuhaitzen zainketan asko jakiteaz gain komunikatzaile trebea dugu eta aurtengoan ere bere txerto eta lanabes guztiekin Gabirian izango dugu hainbat adibide erakusten. Beraz zalantzak argitzeko aukera ederra azaroaren 20ko Gabiriako errezil sagar ferian.
2016(e)ko azaroaren 14(a)
Errezil sagarraren lehiaketaz gain Goierri Beheko ezti lehiaketa
Gabiriako errezil lehiaketaz gain, Goierri beheko ezti lehiaketa ere ospatuko da. Bigarren urtez egingo da lehiaketa hau gure herrian. Partehartzeileek azken ordurarte irekita dute lehiarako aukera, beraz ezin jakin justu zenbaitek parte hartuko duten, baino dozenaren bat lehiakide izango direla espero dugu. Sagrraz gain ezti lehiaketa ere bai eta jendeak informazioa izan dezan erakusgai izango dituzte hainbat lanabes eta eskuorri. #errezilagabiria20
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)