2024(e)ko martxoaren 11(a)

Inausketa eta txertaketa ikastaroa martxoaren 19an eta 21ean

 
Aurreko urteetan bezalaxe, Erbie Elkarteak antolatuta, sagarrondoen
inausketa eta txertaketa saioak eskainiko ditu Gabino Muruak martxoaren19an eta 21ean.

Aurreko urtetan bezelaxe Erbie elkartean izango dira ikastaroak

Hilaren 19an fruta arbolen eta bereziki sagarrondoen inausketa saio

praktikoa izango da arratsaldeko hirurak aldera hasita eta hiruzpalau

ordukoa izango da. Egun horretan euria izango bagenu, osteguneko

txertaketa ikastaroa egingo genuke egun horretan hirurak aldera hasita eta

inausketa saioa atzeratu egingo litzateke eguraldiak lagundu arte.

Bi ikastaro horietako bakarren batean edo bietan parte hartu nahi dutenek

679 972 372 telefono zenbakira deitu behar dute. Bestalde, txertaketa

saiorako komeni da norberak labana ekartzea eta euren etxeko barietate

jakin bateko menturen bat txertatu nahi badute, ekar dezatela, txertugai edo

portainjerto bana emango baitzaie agertzen direnei. Esan beharrik ez dago,

txertaketa saioa estalpean egingo denez, edozein zalantza argitzen saiatuko

direla eta, batez ere, intxaur aleak belztearen zergatiak eta horri nola egin

aurre azalduko dela.

2023(e)ko azaroaren 22(a)

2023ko Azokako saridunak

 

Aurtengo saridunen argazkia

Gabiriako Errezil Sagar Lehiaketako saridunak:

-Gabino Murua (Izar Haundi baserria)
-Xabier Arratibel (Otsategi baserria)
-Maria Jesus Garcia (Oñatibi Haundi baserria)
-Gorka Maiz (Eguzkitza baserria)

Sagar-Gozo Lehiaketaren irabazlea:

-Nekane Agirre (Landa Berri baserria)

Goierri Beheko Ezti Lehiaketa:

1.-Juan Elgarresta (Gabiria)
2.-Ageda Zeberio (Segura)
3.-Beñat Elorza (Segura)