Aurtengo feria amaitu da. Goierri Telebista gurean egon zen igandean eta hortxe egindako erreportaia. Mila esker Gabiriako Errezilaren berri emateagaitik!
2018(e)ko azaroaren 20(a)
2018(e)ko azaroaren 18(a)
Antolakuntzaren balorazioa
Erbie elkarteko Gabino Murua antolatzaile nagusiak, eskerrak eman dizkie feria hau egiten laguntzen duten guztiei. Ohitura dugu esateko "irabazle Gabiriako errezil sagarra" eta gaur ere berdina errepikatu dugu.
2018(e)ko azaroaren 16(a)
2018(e)ko azaroaren 15(a)
Kattalin jatexeko Juanma Garmendia epaimahaiko
2018(e)ko azaroaren 14(a)
Jakoba Errekondo aurtengo errezil sagar ferian
#errezila18 Gonbidatu berezia izango
dugu aurtengo errezil sagar ferian. Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista
gure artean izango da igande goiz osoan. Jakoba
ezaguna da egiten duen lanaz gain, Euskadi Irratiko larunbateroko irratsaioan
egiten duen tarteagaitik.
2018(e)ko azaroaren 13(a)
Baztarrika gaztandegiak eta Araiz Aranburu bitxiak postu bana jarriko dute
Josu Osa kimatze eta inausketa maisua gurekin igandean
#errezila18 Ohikoa da Josu
Osa gurean ikustea. Aurten ere ez du hutsik egingo. Laister hasi beharko degu
sagarrondoak inausten eta zalantzarik badegu, zer hobe Josuri galdetzea baino.
Azoka gunean bere postua izango du eta bertan, galderak erantzuteaz gain,
kimatze ariketa praktikoak ere egingo ditu.
2018(e)ko azaroaren 12(a)
Postuak jartzen parte hartuko dutenak
1.-
|
LIERNI ARANBURU (Bitxiak)
|
2.-
|
IZAR HANDI BASERRIA
|
3.-
|
LANDETA BASERRIA
|
4.-
|
PAKE GALDOS
|
5.-
|
OÑATIBI TXIKI BASERRIA
|
6.-
|
LONTXO ORMAZABAL
|
7.-
|
EGUZKITZA BASERRIA
|
8.-
|
KATARAIN BASERRIA
|
9.-
|
URKIOLA BASERRIA
|
10.-
|
ZUZULA GOIKOA
|
11.-
| BAZTARRIKA BASERRIA |
Korta jatetxea feriako partaide garrantzitsua
#errezila18 Korta jatetxeko sukaldari burua den Lontxo Ormazabal eta bere familiak parte hartuko dute azokan. Lontxok, errezil
sagar konpota dastatzeko aukera eskeiniko du eta errezilarekin egindako sagar
tartak saltzen izango ditu.
Goierri Beheko ezti lehiaketa ere igandean
Goierri Beheko Ezti Lehiaketa ere egingo da; eskolako Dantzalekura 10:00-10:30 tartean eraman beharko dituzte erlezainek potoak. Bertan izango da eztia nola egiten den panel informatiboekin ikasteko aukera eta baita dastatzeko ere.
2018(e)ko azaroaren 7(a)
AZAROAREN 18an ospatuko da GABIRIAKO ERREZIL SAGAR FERIA
Azaroaren 18an ospatuko dugu Gabirian Erbie elkarteak antolatuta
18. Errezil Sagarraren eguna eta beti
bezala Errezil sagarraren inguruan burututuko dute ospakizuna. Guztira 19 herritarrek hartuko dute parte. Horietatik
zortzik errezil sagar lehiaketan,, 12k sagar-goxo lehiaketan eta 11k azokan.
Bestalde, Goierri Beheko Ezti Lehiaketa ere egingo da; eskolako Dantzalekura
10:00-10:30 tartean eraman beharko dituzte erlezainek potoak.
Baserriko produktuen azokan errezil sagarretik hasi, eta gazta,
ogi, barazki, fruta, fruitu lehor eta beste hainbat elikagai ikusteko eta
erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Feria 10:00etatik 13:30etara
izango da.
Urtero
bezala Josu Osa arituko da sagar landareak nola txertatu azaltzen eta Korta
jatetxeko Lontxo Ormazabalek sagar konpota nola egiten den erakutsiko du.
Bestalde, azken urte hauetan Arrate Irratian sagarrondoei buruzko argibideak
ematen aritzen den Gabino Murua ere hantxe izango da sagarrondoei buruz (gaitzak,
tratamenduak, txertakak, inausketa….)
ikusleek izan ditzaketen zalantzak argitzen.
Produktuak
erosten dituztenen artean saskikada bat errezil sagar, Baztarrika gaztandegiko
gazta eta Korta jatetxeak eginiko sagar-tarta zozketatuko da
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)