BALLENTZATEGI HERRI ESKOLA, AZOKAKO PROTAGONISTA! π
Aurten ere, Ballentzategi Herri Eskolako ikasleek salmenta-postua jarriko dute Gabiriako Errezil Sagar Ferian.
Bertan, Errezil sagarrarekin egindako hainbat produktu eskainiko dituzte, besteak beste, menbrilloa, sagar erreak eta bestelako gozoak.
Azokaren parte-hartzea belaunaldiz belaunaldi eraikitzen da, eta txikienetatik handienetaraino denek dute lekua bertan.
Ikasleek eta gurasoek kolore berezia ematen diote azokari, eta oso pozgarria da herriko eskola ere ekimen honetan hain modu aktiboan inplikatzea.
Antolakuntzatik, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ikasleei, gurasoei eta irakasleei, urtero erakusten duten ilusioagatik eta parte-hartzeagatik.
Azaroak 15, denok Gabiriara!
