2019(e)ko urtarrilaren 27(a)

Sagarrondoei buruzko oinarrizko ikastaro teorikoa eta praktikoa Erbiek antolatuta

Erbie Elkarteak antolatuta datorren otsailaren 19an, asteartea, eta otsailaren 20an, asteazkena, sagarrondoei buruzko ikastaro teorikoa eta praktikoa eskeiniko du Gabino Muruak.
Otsailaren 19ko ikastaroa teorikoa izango da eta Gabiriako Erbie elkartean emango da arratsaldeko hirurak aldera hasita. Ikastaro horrek lau ordu inguru iraungo du eta  bertan, besteak beste, sagar txertagai edo patroi ohikoenen (frankoa, M9, M106, M7, M111…) ezaugarriak eta alde onak eta ez hain onak, urtean zeharreko tratamenduak, ongarriak, inausketa eta txertaketa arloak landuko dira. Txertaketa arloan begiko txertoa, pitzadura txertoa, inglesa eta azalekoa landuko dira.
Ikastaro praktikoa, eguraldi ona bada, otsailaren 20an, asteazkena, egingo da, kopuruaren arabera, beharbada batzuek goizez eta beste batzuek arratsaldez eta hiru bat ordukoa izango da. Eguraldiak lagunduko ez balu, atzeratu egingo da eguraldi ona izan arte. Sagarrondoei buruzko oinarrizko ikastaro horretan parte hartu nahi dutenek 679 972 372 telefono zenbakira deitu behar dute eta izena eman otsailaren 15a baino lehen.



2019(e)ko urtarrilaren 16(a)

Errezil sagarren sagastiak indartzeko proiektu bat garatuko da Gabirian

Gabiriako errezil sagarraren ekoizpena eta aldakuntza ziurtatzeko, proiektu bat diseinatu dute Erbie elkartea eta Gabiriako Udalak, elkarlanean. Sagar hori urteroko maiztasunarekin eta kalitate irizpide egonkortu batzuekin lortzea da helburua. Horrekin batera, ekoizpen horrek herriko nekazaritzan eta kulturan daukan tokia etorkizunean mantetzea ere bai.




GOIERRIKO HITZAren erreportaia. Klikatu hemen.