2018(e)ko urtarrilaren 31(a)

Arrakastatsua aurtengo iñausketa eta txertaketa ikastaroa

Badirudi geroz eta jakinmin handiagoa dagoela gaiaren inguruan. Urtetik urtera, geroz eta jende gehiagok ematen du izena Erbie Elkarteak antolatutako ikastaroetan. Gabino Murua dugu maisua eta aurten nahiko lan izan du behar bezela denei behar bezela dakien guztia azaltzen; Azkenean txandak antolatu behar izan ditu ikastaro praktikoak behar bezela emateko. Eta jendea oso gustora utzi du. Beheran ikastaro praktikoaren irudi batzuk. Mila esker Gabiriara gerturatu zareten guztioi, bejondeizuela! datorren urterarte!


2018(e)ko urtarrilaren 10(a)

Inausketa eta txertaketa ikastaroa Erbie elkartean







Sagarrondoen inausketari eta txertaketari buruzko ikastaro teoriko eta praktikoa egingo da Gabiriako Erbie elkarteak antolatuta.
Ikastaro teorikoa, urtarrilaren 30ean, asteartea, izango da arratsaldeko hiruretan hasita Gabiriako Erbie elkartean.
Ikastaro praktikoa, eguraldi ona bada, urtarrilaren 31an izango da, arratsaldeko hiruretan hasita. Eguraldi txarra bada, teorikoaren egunean erabakiko da zein egunetan egin.
Ikastaro teoriko eta praktikoa Gabino Muruak emango du.
Parte hartu nahi duenak deitu 679 972372 telefonora.

Ikastaroak Gabino Muruak emango ditu