2018(e)ko urtarrilaren 10(a)

Inausketa eta txertaketa ikastaroa Erbie elkartean







Sagarrondoen inausketari eta txertaketari buruzko ikastaro teoriko eta praktikoa egingo da Gabiriako Erbie elkarteak antolatuta.
Ikastaro teorikoa, urtarrilaren 30ean, asteartea, izango da arratsaldeko hiruretan hasita Gabiriako Erbie elkartean.
Ikastaro praktikoa, eguraldi ona bada, urtarrilaren 31an izango da, arratsaldeko hiruretan hasita. Eguraldi txarra bada, teorikoaren egunean erabakiko da zein egunetan egin.
Ikastaro teoriko eta praktikoa Gabino Muruak emango du.
Parte hartu nahi duenak deitu 679 972372 telefonora.

Ikastaroak Gabino Muruak emango ditu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina