2019(e)ko otsailaren 19(a)

Aurtengo ikastaro teorikoa iruditan


Aurtengo ikastaro teorikoak bi txanda izan ditu, hauxe bigarrena. Gabino Muruak Erbie elkartean emandako azalpenak entzuten

2019(e)ko otsailaren 18(a)

IIkastaro arrakastatsua!

Arrakastatsua. Horrelaxe dela esan behar aurtengo ikastaroa. 70 lagunetik gora eman duten izena, Erbie elkarteak antolatzen duen, kimatze, inausketa eta sagarrondoen gaitzen aurkako ikastaro teoriko eta praktikoan. Bi talde edo txanda antolatu behar izan ditu Gabino Murua irakasleak. Gaur eta bihar teorikoa eta asteazkenean praktikoa. Aurtengoa berezia izango da, liztor asiatikoari nola aurre egin eta zein berrikuntza dauden gai onen inguruan jakin ahal izango dute ikasleek.  Bejondeizuela guztioi!



2019(e)ko otsailaren 6(a)

"Historias a bocados" ETBko saioa Gabirian

"Historias a bocados" ETB2ko saioan Gabiriako errezil sagarra protagonista izan genuen Gabino Muruaren eskutik. Baita Erbie elkartea bera ere, errezil sagar lehiaketaren antolatzailea. Mila esker Joseba Argiñano eta lantaldeari!


Erbie elkarteko Gabino Murua eta Joseba Argiñano saioaren une batean