2018(e)ko azaroaren 20(a)

Goierri Telebistaren aurtengo feriaren erreportaia


Aurtengo feria amaitu da. Goierri Telebista gurean egon zen igandean eta hortxe egindako erreportaia. Mila esker Gabiriako Errezilaren berri emateagaitik!

2018(e)ko azaroaren 15(a)

Kattalin jatexeko Juanma Garmendia epaimahaiko

Beasaingo Kattalin jatetxeko Juanma Garmendia sukaldari eta nagusia gurekin izango da igandean, eta ez diogu lan erraza jarri, errezil sagarrarekin egindako sagar goxo edo menbrillu onena aukeratu beharko du. Ongi etorri Gabiriara eta mila esker!

Juanm Garmendia Beasaingo bere Kattalin jatetxean

2018(e)ko azaroaren 14(a)

Jakoba Errekondo aurtengo errezil sagar ferian


#errezila18 Gonbidatu berezia izango dugu aurtengo errezil sagar ferian. Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista gure artean izango da igande goiz osoan. Jakoba ezaguna da egiten duen lanaz gain, Euskadi Irratiko larunbateroko irratsaioan egiten duen tarteagaitik. 


2018(e)ko azaroaren 13(a)

Baztarrika gaztandegiak eta Araiz Aranburu bitxiak postu bana jarriko dute


Ezagunak dira Baztarrika baserrikoen ardien esnekiak. Urtero moduan, beraien postua bertan izango da 

Gabiriako Aranburu ahizpen bitxiak ere salgai izango dira igandean

Josu Osa kimatze eta inausketa maisua gurekin igandean


#errezila18 Ohikoa da Josu Osa gurean ikustea. Aurten ere ez du hutsik egingo. Laister hasi beharko degu sagarrondoak inausten eta zalantzarik badegu, zer hobe Josuri galdetzea baino. Azoka  gunean bere postua izango du eta bertan, galderak erantzuteaz gain, kimatze ariketa praktikoak ere egingo ditu.


2018(e)ko azaroaren 12(a)

Postuak jartzen parte hartuko dutenak


1.-
LIERNI ARANBURU (Bitxiak)
2.-
IZAR HANDI BASERRIA
3.-
LANDETA BASERRIA
4.-
PAKE GALDOS
5.-
OƑATIBI TXIKI BASERRIA
6.-
LONTXO ORMAZABAL
7.-
EGUZKITZA BASERRIA
8.-
KATARAIN BASERRIA
9.-
URKIOLA BASERRIA
10.-
ZUZULA GOIKOA
11.-
BAZTARRIKA BASERRIA


Korta jatetxea feriako partaide garrantzitsua


#errezila18  Korta jatetxeko sukaldari burua den Lontxo Ormazabal eta bere familiak parte hartuko dute azokan. Lontxok, errezil sagar konpota dastatzeko aukera eskeiniko du eta errezilarekin egindako sagar tartak saltzen izango ditu.




Goierri Beheko ezti lehiaketa ere igandean

Goierri Beheko Ezti Lehiaketa ere egingo da; eskolako Dantzalekura 10:00-10:30 tartean eraman beharko dituzte erlezainek potoak. Bertan izango da eztia nola egiten den panel informatiboekin ikasteko aukera eta baita dastatzeko ere. 



2018(e)ko azaroaren 7(a)

AZAROAREN 18an ospatuko da GABIRIAKO ERREZIL SAGAR FERIA



Azaroaren 18an ospatuko dugu Gabirian Erbie elkarteak antolatuta 18. Errezil Sagarraren eguna eta  beti bezala Errezil sagarraren inguruan burututuko dute ospakizuna.  Guztira 19 herritarrek hartuko dute parte. Horietatik zortzik errezil sagar lehiaketan,, 12k sagar-goxo lehiaketan eta 11k azokan. Bestalde, Goierri Beheko Ezti Lehiaketa ere egingo da; eskolako Dantzalekura 10:00-10:30 tartean eraman beharko dituzte erlezainek potoak.
Baserriko produktuen azokan errezil sagarretik hasi, eta gazta, ogi, barazki, fruta, fruitu lehor eta beste hainbat elikagai ikusteko eta erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Feria 10:00etatik 13:30etara izango da.
Urtero bezala Josu Osa arituko da sagar landareak nola txertatu azaltzen eta Korta jatetxeko Lontxo Ormazabalek sagar konpota nola egiten den erakutsiko du. Bestalde, azken urte hauetan Arrate Irratian sagarrondoei buruzko argibideak ematen aritzen den Gabino Murua ere hantxe izango da sagarrondoei buruz (gaitzak, tratamenduak, txertakak, inausketa….)   ikusleek izan ditzaketen zalantzak argitzen.
Produktuak erosten dituztenen artean saskikada bat errezil sagar, Baztarrika gaztandegiko gazta eta Korta jatetxeak eginiko sagar-tarta zozketatuko da