2019(e)ko azaroaren 19(a)

2019ko azokaren erreportaia GOIERRI TELEBISTA

Ondorengo erreportaia Goierri Telebistako lagunek azokaren inguruan egindako lana duzue. Bertan Gabino Murua, Erbie Elkarteko antolatzaile nagusia, Xabier Arratibel, errezil sagar lote onena aurkeztu zuena eta Arantxa Arregi, sagar goxo edo menbrillu onena egin zuenaren saria hartu zuenak elkarrizketatu zituzten. Mila esker Goierri Irrati Telebista gure lana zabaltzen laguntzen diguzuelako. gitb.eus @GITBinfo


2019(e)ko azaroaren 17(a)

AZAROAK 17. Irabazle Gabiriako errezil sagarra

Bukatu da aurtengo feria. Eskerrak eman behar diogu hemendik, Erbie elkarteari antolakuntza bikain aritzeagaitik. Noski, babesle nagusi izan den Gabiriako udalaren bultzada ezin bestekoa izan da. Eskerrak baita ere, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiari ere. Eta urtero bidelagun ditugun: Ampo, Irizar, Korta jatetxea, Goierriko Hitza eta Goierri Irrati Telebistari. 
Esan ohi dugun moduan, irabazle, Gabiriako Errezil Sagarra!


AZAROAK 17. Eguna Iruditan


AZAROAK 17. Prestaketak egin dira eta prest eguna hasteko


2019(e)ko azaroaren 14(a)

Josu Osaren gomendioak txerto eta inausketan

AZAROAK 17. Aurten ere Josu Osa aditua gurekin izango da, bere jakituria gurekin elkarbanatzeko. Zuhaitzen zainketan asko jakiteaz gain, komunikatzaile oso ona da eta aurtengoan ere bere txerto eta  lanabes guztiekin Gabirian izango dugu hainbat adibide erakusten. Mila esker Josu zure laguntzagaitik. errezilsagarra.com 





2019(e)ko azaroaren 11(a)

Ramon Aseginolaza errezil sagar epaile

AZAROAK 17. Ezaguna da Goierri mailan, Ramon Aseginolaza. Inor bada jakitun eta autoritate kontu honetan, gure lagun Ramon izaldarra dugu. Izena eman duten 18 herritarren loteetatik,  hiru onenak apartatzen lana izango du. Urtetan izan dugu epaile lanetan Gabirian eta horrelako epaimahaikidea gurekin izatea ohore bat da. Mila esker eta ongi etorri beste behin Gabiriara!





2019(e)ko azaroaren 10(a)

Korta jatetxekoak menbrillua egiten


AZAROAK 17. Korta jatetxeko, Lontxo Ormazabal sukaldaria eta bere familia, ohitura den moduan ferian parte hartuko dute. Errezil sagaarrak aurkezteaz gain, beraien postua jarriko dute. Bertan errezil sagar menbrillua nola egiten den eraakutsiko du eta noski, dastatzeko banatu ere bai. Familian egindako errezil sagar tarta goxoak ere salgai izango ditu, beraz aprobetxatu goiza goxatzeko. 


2019(e)ko azaroaren 9(a)

18 lagun menbrillu lehiaketarako

AZAROAK 17. 18 lagunek eman dute izena menbrillu lehiaketarako.

1.-PEDRO IZTUETA 2.-Mª ANGELEZ IGARZABAL 3.-PAKE GALDOS 4.-MIREN AGIRREZABALA 5.-AMAIA LARRAÑAGA 6.-ELI ELGARRESTA 7.-JUAM MURUA 8.-IÑAKI ARRATIBEL 9.-GOTZONE ARRONDO 10.-LEIRE KAMIO 11.-GORKA RODRIGUEZ 12.-ANA MARI EGIGUREN 13.-MARIA ALKORTA 14.-JOSU ARAMENDI 15.-NEKANE AGIRRE 16.-PAKITA GALDOS 17.-Mª JESUS GARCIA 18.-IÑAKI MAIZ


2019(e)ko azaroaren 8(a)

XXII. Goierri Beheko ezti lehiaketa

AZAROAK 17. Errezil sagar feriarekin batera, hamabigarren Goierri Beheko ezti lehiaketa ere ospatuko da. Lehiaketa hau Gipuzkoako Erlazain Elkarteak antolatzen du. Beraien esanetan urte oparoa izan da; produkzioa berandu hasi zen arren, udaberria oso hotz joan zelako, ekaina eta uztaila oso onak izan dira eta ezti dexente bildu omen da. Gipuzkoan 367 erlazain dira erleak alta emanda dituztenak eta bazkide direnak. Horietatik 66 erlazain dira Goierri Beheko ezti lehiaketan parte hartu dezaketenak. Datorren igandean 17, lehaiketaz gain, erleak, erlezaintza, erlauntzak eta materialak ikusteko aukera izango da. Eta elkartekoek behar den adinako azalpenak emateko prest daude, gai onen inguruan gehiago jakin nahi duen guztiari. 




Josema Azpeitia epaimahaikide

Gastronomian aditua eta Ondojan aldizkariaren arduraduna Gabirian izango da igandean. Aurkeztuko diren 18 menbriluen artean onena zein den erabaki beharko du. Ez du lan erraza izango, azkenaldian izan diren epaileak oso maila ona izan dela aitortu izan dute, eta zaila egiten zaiela bat bakarrik aukeratzea. Ondo gozatuta bukatuko du, 18rak probatu ondoren. Mila esker Josema ematen diguzun laguntzagaitik!


2019(e)ko azaroaren 5(a)

Errezil Sagarrak partehartzaileak

Hamaika lagunek eman dute izena, aurtengo errezil sagar erakusketarako. Hauetatik hiru izango dira lote onenak bezela aukeratuko direnak. Dakizuen bezela ez dugu lehiaketa sustatzen, partehartzea bultzatzen dugu eta aurreko urtean saria jaso zuten hiruk ez dute aurten saria izango. Sagar urte ona izan da eta primerako saskiak aurkeztuko dizkigute seguru. Hauek izenak:

1.-PEDRO IZTUETA
2.-JUAN BAUTISTA SUKIA
3.-MIREN AGIRREZABALA
4.-JUAN MURUA
5.-IÑAKI ARRATIBEL
6.-GOTZONE ARRONDO
7.-LONTXO ORMAZABAL
8.-XABIER ARRATIBEL (Otsategi baserria)
9.-ELISA ALUSTIZA
10.-IÑAKI MAIZ
11.-JESUS ZALDUA