2023(e)ko otsailaren 15(a)

Sagarrondoen inausketari buruzko ikastaroa otsailaren 27an eta 28an Gabirian

Aurreko urteetan bezala, Erbie Elkarteak antolatuta, sagarrondoen inausketari buruzko ikastaro teorikoa eta praktikoa eskainiko du Gabino Muruak otsailaren 27an eta 28an. Saio teorikoa Erbie elkartean izango da arratsaldeko hirurak aldera hasita eta, besteak beste, honako oinarrizko eduki hauek landuko dira: sagar txertagai edo patroi ohikoenak (frankoa, MM9, M106, M7…), urtean zeharreko tratamenduak, ongarriak, inausketa motak. Eguraldiak lagunduko ez balu, saio praktikoa atzeratu egingo litzateke eguraldi ona izan arte, eta goizez nahiz arratsaldez egin ahal izango da, hau da, bertaratzen direnek aukera izango dute goizez egin ala arratsaldez egin aukeratzeko. Sagarrondoei buruzko saio horretan parte hartu nahi dutenek 679 972 372 telefono zenbakira deitu edo whatsappera idatzi beharko dute. 
Bestalde, aurten txertaketari buruzko saioa aparte izango da eta txertatzen ikasi nahi dutenek aukera izango dute horretarako martxoaren 16an arratsaldeko hirurak aldera hasita Erbie elkartean. Izena emateko goiko telefono zenbaki horretara deitu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina