2026(e)ko azaroaren 12(a)
2026(e)ko azaroaren 11(a)
Xabier Arratibel. Erbie elkarteko kidea eta antolatzaile batzordekidea
Ernbie elkarteko antolatzaileak igandean Gabiriara gerturatzeko gonbita luzatu nahi dizuete. Izan ere, Gabiriako Errezil sagarraz gain, izango da zer ikusi eta zer gozatu: errezil menbrillu lehiaketa, Goierri Beheko Ezti Lehiaketa eta, aurten lehen aldiz, Gabiriako animalien erakusketa. Animatu eta zatozte Gabiriara!
Jose Antonio Elosegi, sagar ekoizlea eta Erbie elkarteko kidea
Jose Antonio Gabiriako sagar ekoizleetako bat da, Erbie elkarteko kidea eta azokako antolatzaileetako bat ere bai. Aurtengo uda nahi bezain ona izan ez den arren, igandean sagarra ikusi eta erosteko aukera izango da Gabirian. Haren esanetan, oso sagar ona da errezil sagarra, bai gordinik jateko, bai sukaldean erabiltzeko. Gainera, luzaroan irauten du eta Gabonetan estimu handikoa izaten da.
Beraz, igandean sagarra izango da Gabirian!
Endika Igartzabal, alkatea
Gabiriako Errezil sagarra da protagonista nagusia, baina Endika Igartzabal alkateak XVIII. Goierri Beheko Ezti Lehiaketaz eta lehen aldiz egingo den Gabiriako animalien erakusketaz ere hitz egin digu.
2026(e)ko azaroaren 10(a)
LEHEN ALDIZ, GABIRIAKO ANIMALIEN ERAKUSKETA! πππ
Aurten, lehen aldiz, Gabiriako Errezil Sagar Ferian animalien erakusketa izango dugu. Zalantzarik gabe, azokarentzako osagarri ederra izango da!
Errezil sagarra protagonista nagusia izango den arren, Gabiriako baserri-munduaren aberastasuna eta abeltzainek egiten duten lan paregabea ere ezagutarazi nahi ditugu.
Erakusketan, besteak beste, behiak, idiak, zaldiak, ahuntzak eta arraza desberdinetako ardiak ikusteko aukera izango dugu.
Antolakuntzatik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu erakusketan parte hartzeko prest agertu diren ganaduzale guztiei. Haien inplikazioari esker, azokak beste osagai berezi bat izango du aurten.
Azaroak 15, Gabirian. Zuen zain izango gara!


