![]() |
| Juanm Garmendia Beasaingo bere Kattalin jatetxean |
2018(e)ko azaroaren 15(a)
Kattalin jatexeko Juanma Garmendia epaimahaiko
Beasaingo Kattalin jatetxeko Juanma Garmendia sukaldari eta nagusia gurekin izango da igandean, eta ez diogu lan erraza jarri, errezil sagarrarekin egindako sagar goxo edo menbrillu onena aukeratu beharko du. Ongi etorri Gabiriara eta mila esker!
2018(e)ko azaroaren 14(a)
Jakoba Errekondo aurtengo errezil sagar ferian
#errezila18 Gonbidatu berezia izango
dugu aurtengo errezil sagar ferian. Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista
gure artean izango da igande goiz osoan. Jakoba
ezaguna da egiten duen lanaz gain, Euskadi Irratiko larunbateroko irratsaioan
egiten duen tarteagaitik.
2018(e)ko azaroaren 13(a)
Baztarrika gaztandegiak eta Araiz Aranburu bitxiak postu bana jarriko dute
Josu Osa kimatze eta inausketa maisua gurekin igandean
#errezila18 Ohikoa da Josu
Osa gurean ikustea. Aurten ere ez du hutsik egingo. Laister hasi beharko degu
sagarrondoak inausten eta zalantzarik badegu, zer hobe Josuri galdetzea baino.
Azoka gunean bere postua izango du eta bertan, galderak erantzuteaz gain,
kimatze ariketa praktikoak ere egingo ditu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)







