#errezila19 Bukatu da aurtengo errezil sagar feria. Eta bukaerakin, balorazioa egiteko ordua. Gabino Murua Erbie elkarteko antolatzaile nagusiak ondoko balorazioa egin digu. Mila esker, Gabiriara etorri zareten guztioi, gaurko eguna egiten lagundu duzuen denori; Esan ohi dugun moduan, irabazle, Gabiriako Errezil Sagarra!
2017(e)ko azaroaren 19(a)
2017(e)ko azaroaren 17(a)
#errezila19 Gonbidapena
Erbie elkarteko antolatzailea den Gabino Muruaren gonpidapena igande honetarako
2017(e)ko azaroaren 16(a)
Ramon Aseginolaza epaimahaikide
Nork ez du ezagutzen Ramon? sagar ekoizle famaturik izan badu Goierrik hori Ramon Aseginolaza da. Zenbait bidai egin ote ditu Ordiziako azkoatara eta ez bera bakarrik "eskerrak emazteak laguntzen didan" esaten du beti. Hasiera hasieratik izan dugu laguntzaile Gabirian egiten den Errezil Sagar Lehiaketan: bere aholkuak jarraitu izan ditugu, ikastaroak ere eman izan dizkigu eta errezil sagarra nola mimatu erakutsi digu. Aurtengo lehiaketako epaimahaikde izango dugu. Berriz ere eskerrak Ramon!
Eguraldi aurrikuspena iganderako
#errezila19 Andoni Aizpuruk igandean zein eguraldi egingo duenaren aurrerapena egin digu. Berri onak dittugu!
2017(e)ko azaroaren 15(a)
Goierri beheko ezti lehiaketa gurean
Argazkia Goierriko Hitza |
Sagar lehiaketarik batera ohikoa da Goierri beheko ezti lehiaketa Gabirian egitea. Honek ere bere protagonismoa izango du aurtengo jardunean. Goierri beheko ezti ekoizleak bertan izango ditugu eta beraien hartean hiru onenak aukeratuko ditu epaimahaiak. Lehiaketaz gain panel informatiboak izango dira eta galderei erantzuteko arduradunak ere bai. Eskolako eraikineko dantzalekuan egingo da hori.
Korta jatetxekoak ere saltokian
#errezila19 Korta jatetxeko Lontxo Ormazabal eta bere familiak parte hartuko dute azokan. Lontxok, errezil sagar konpota dastatzeko aukera eskeiniko du eta errezilarekin egindako sagar tartak saltzen izango ditu.
2017(e)ko azaroaren 14(a)
Josu Osa aurten ere gurekin
#errezila19 Ohikoa da Josu Osa gurean ikustea. Aurten ere ez du hutsik egingo. Laister hasi beharko degu sagarrondoak inausten eta zalantzarik badegu, zer hobe Josuri galdetzea baino. Azoka gunean bere postua izango du eta bertan, galderak erantzuteaz gain, kimatze ariketa praktikoak ere egingo ditu. Benetan merezi su Josu entzutea eta bere espeientziaren berri izatea. Hortxe aukera. Animatu eta gerturatu bere postura.
Josema Azpeitia menbrillu lehiaketako epaimahaikide
#errezila19 Josema Azpeitiak, gastronomia kazetaritzan urteak daramatza lanean. Hainbat lanez aparte, Ondojan aldizkari gastronomikoaren kudeatzailea ere bada. Azken urteotan Gabirian izaten dugu epaimahaikide bezala laguntzen; bere lana, herritarren arteko menbrillu lehikateran epaimahaikide izatea da. Aurten ere gurekin izango dugu menbrillu guztien artean galbaea pasa eta onena aukeratzen. Mila esker Josema!
Ongi etorri berriro Gabirirara! |
Paperezko poltsak gure marka
#errezila19 Ohitura dugu gure azokan paperezko erabiltzea. Etxerako edo opari bat egin nahi izanez gero hortxe sartuta emango dizkizute errezil sagarrak edo erosten duzuna.
2017(e)ko azaroaren 13(a)
2017 aurtengo errezil sagar lehiaketako partehartzaileak
ERREZIL SAGAR LEHIAKETA
2017
PARTEHARTZAILE ZERRENDA
1.-
|
PEDRO IZTUETA
|
2.-
|
GOTZONE ARRONDO
|
3.-
|
PAKE GALDOS
|
4.-
|
MIREN AGIRREZABALA
|
5.-
|
ISABEL ZUMALAKARREGI
|
6.-
|
EDORTA, BEÑAT eta MAIDER ATIN
|
7.-
|
ANTTONI MURGIONDO
|
8.-
|
ELISA ALUSTIZA
|
9.-
|
IÑAKI MAIZ
|
10.-
|
MARIA JESUS GARCIA
|
11.-
|
XABIER ARRATIBEL (OTSATEGI BASERRIA)
|
Erbie elkarteko taberna irekita goiz osoan
#errezila19 Urtero moduan Erbie elkarteko taberna zabalik izango degu. Bazkideak azoka antolatzeaz gain tabernako zerbitzua ematen ere arituko dira. Izango da zer edana eta zer jana tabernan.
2017(e)ko azaroaren 12(a)
2017 aurtengo menbrillu lehiaketa partehartzaileak
MENBRILLU LEHIAKETA
PARTEHARTZAILE ZERRENDA
1.-
|
AMELIA JAUREGI
|
2.-
|
PEDRO IZTUETA
|
3.-
|
PAKITA GALDOS
|
4.-
|
GOTZONE ARRONDO
|
5.-
|
PAKE GALDOS
|
6.-
|
MIREN AGIRREZABALA
|
7.-
|
NEKANE AGIRRE
|
8.-
|
ISABEL ZUMALAKARREGI
|
9.-
|
EDORTA, BEÑAT eta MAIDER ATIN
|
10.-
|
JOSU ARAMENDI
|
11.-
|
EDURNE MURUA
|
12.-
|
Mª ANGELES IGARZABAL
|
13.-
|
JAIONE PEÑAGARIKANO
|
14.-
|
ANA MARI EGIGUREN
|
15.-
|
Mª JESUS GARCIA
|
16.-
|
IÑAKI MAIZ
|
2017(e)ko azaroaren 11(a)
2017 aurtengo azokako partehartzaileak
AZOKA
PARTEHARTZAILE ZERRENDA
1.-
|
LIERNI ARANBURU (Bitxiak)
|
2.-
|
ELI ELGARRESTA
|
3.-
|
PEDRO IZTUETA
|
4.-
|
GOTZONE ARRONDO
|
5.-
|
PAKE GALDOS
|
6.-
|
MIREN AGIRREZABALA
|
7.-
|
IKER PEÑAGARIKANO
|
8.-
|
ISABEL ZUMALAKARREGI
|
9.-
|
EDORTA, BEÑAT eta MAIDER ATIN
|
10.-
|
JUAN ELGARRESTA
|
11.-
|
ANTTONI MURGIONDO
|
12.-
|
IÑAKI MAIZ
|
13.-
|
XABIER ARRATIBEL (OTSATEGI BASERRIA)
|
2017(e)ko azaroaren 10(a)
Jakoba Errekondo aurtengo errezil sagar ferian
#errezila19 Gonbidatu berezia izango dugu aurtengo errezil sagar ferian. Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista gure artean izango da igande goiz osoan. Jakobak atera berri duen LANDAREAK LANTZEN liburuaren aurkezpena egiteaz gain, lore, landare eta baratzaren inguruan ditugun zalantzak argitzen arituko da. Jakoba ezaguna da egiten duen lanaz gain, Euskadi Irratiko larunbateroko irratsaioan egiten duen tarteagaitik. Ongi etorri Gabiriara Jakoba!
Udaletxeko arkupetan izango du bere txokoa Jakoba Errekondok |
2017(e)ko azaroaren 3(a)
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)