2017(e)ko azaroaren 16(a)

Eguraldi aurrikuspena iganderako

#errezila19 Andoni Aizpuruk igandean zein eguraldi egingo duenaren aurrerapena egin digu. Berri onak dittugu!

2017(e)ko azaroaren 15(a)

Goierri beheko ezti lehiaketa gurean

Argazkia Goierriko Hitza

Sagar lehiaketarik batera ohikoa da Goierri beheko ezti lehiaketa Gabirian egitea. Honek ere bere protagonismoa izango du aurtengo jardunean. Goierri beheko ezti ekoizleak bertan izango ditugu eta beraien hartean hiru onenak aukeratuko ditu epaimahaiak. Lehiaketaz gain panel informatiboak izango dira eta galderei erantzuteko arduradunak ere bai. Eskolako eraikineko dantzalekuan egingo da hori. 

#errezila19


Korta jatetxekoak ere saltokian

#errezila19 Korta jatetxeko Lontxo Ormazabal eta bere familiak parte hartuko dute azokan. Lontxok, errezil sagar konpota dastatzeko aukera eskeiniko du eta errezilarekin egindako sagar tartak saltzen izango ditu.



2017(e)ko azaroaren 14(a)

Josu Osa aurten ere gurekin


#errezila19 Ohikoa da Josu Osa gurean ikustea. Aurten ere ez du hutsik egingo. Laister hasi beharko degu sagarrondoak inausten eta zalantzarik badegu, zer hobe Josuri galdetzea baino. Azoka  gunean bere postua izango du eta bertan, galderak erantzuteaz gain, kimatze ariketa praktikoak ere egingo ditu. Benetan merezi su Josu entzutea eta bere espeientziaren berri izatea. Hortxe aukera. Animatu eta gerturatu bere postura.