Aurtengo ikastaro teorikoak bi txanda izan ditu, hauxe bigarrena. Gabino Muruak Erbie elkartean emandako azalpenak entzuten
2019(e)ko otsailaren 19(a)
2019(e)ko otsailaren 18(a)
IIkastaro arrakastatsua!
Arrakastatsua. Horrelaxe dela esan behar aurtengo ikastaroa. 70 lagunetik gora eman duten izena, Erbie elkarteak antolatzen duen, kimatze, inausketa eta sagarrondoen gaitzen aurkako ikastaro teoriko eta praktikoan. Bi talde edo txanda antolatu behar izan ditu Gabino Murua irakasleak. Gaur eta bihar teorikoa eta asteazkenean praktikoa. Aurtengoa berezia izango da, liztor asiatikoari nola aurre egin eta zein berrikuntza dauden gai onen inguruan jakin ahal izango dute ikasleek. Bejondeizuela guztioi!
2019(e)ko otsailaren 6(a)
"Historias a bocados" ETBko saioa Gabirian
2019(e)ko urtarrilaren 27(a)
Sagarrondoei buruzko oinarrizko ikastaro teorikoa eta praktikoa Erbiek antolatuta
Erbie Elkarteak antolatuta datorren otsailaren
19an, asteartea, eta otsailaren 20an, asteazkena, sagarrondoei buruzko ikastaro
teorikoa eta praktikoa eskeiniko du Gabino Muruak.
Otsailaren 19ko ikastaroa teorikoa izango da eta
Gabiriako Erbie elkartean emango da arratsaldeko hirurak aldera hasita.
Ikastaro horrek lau ordu inguru iraungo du eta
bertan, besteak beste, sagar txertagai edo patroi ohikoenen (frankoa, M9,
M106, M7, M111…) ezaugarriak eta alde onak eta ez hain onak, urtean zeharreko tratamenduak,
ongarriak, inausketa eta txertaketa arloak landuko dira. Txertaketa arloan
begiko txertoa, pitzadura txertoa, inglesa eta azalekoa landuko dira.
Ikastaro praktikoa, eguraldi ona bada, otsailaren
20an, asteazkena, egingo da, kopuruaren arabera, beharbada batzuek goizez eta
beste batzuek arratsaldez eta hiru bat ordukoa izango da. Eguraldiak lagunduko
ez balu, atzeratu egingo da eguraldi ona izan arte. Sagarrondoei buruzko oinarrizko ikastaro
horretan parte hartu nahi dutenek 679 972 372 telefono zenbakira deitu behar
dute eta izena eman otsailaren 15a baino lehen.
2019(e)ko urtarrilaren 16(a)
Errezil sagarren sagastiak indartzeko proiektu bat garatuko da Gabirian
Gabiriako errezil sagarraren ekoizpena eta aldakuntza ziurtatzeko, proiektu bat diseinatu dute Erbie elkartea eta Gabiriako Udalak, elkarlanean. Sagar hori urteroko maiztasunarekin eta kalitate irizpide egonkortu batzuekin lortzea da helburua. Horrekin batera, ekoizpen horrek herriko nekazaritzan eta kulturan daukan tokia etorkizunean mantetzea ere bai.
GOIERRIKO HITZAren erreportaia. Klikatu hemen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


