2017(e)ko azaroaren 11(a)

2017 aurtengo azokako partehartzaileak




AZOKA
PARTEHARTZAILE ZERRENDA

1.-
LIERNI ARANBURU (Bitxiak)
2.-
ELI ELGARRESTA
3.-
PEDRO IZTUETA
4.-
GOTZONE ARRONDO
5.-
PAKE GALDOS
6.-
MIREN AGIRREZABALA
7.-
IKER PEÑAGARIKANO
8.-
ISABEL ZUMALAKARREGI
9.-
EDORTA, BEÑAT eta MAIDER ATIN
10.-
JUAN ELGARRESTA
11.-
ANTTONI MURGIONDO
12.-
IÑAKI MAIZ
13.-
XABIER ARRATIBEL (OTSATEGI BASERRIA)

2017(e)ko azaroaren 10(a)

Jakoba Errekondo aurtengo errezil sagar ferian

#errezila19 Gonbidatu berezia izango dugu aurtengo errezil sagar ferian. Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista gure artean izango da igande goiz osoan. Jakobak atera berri duen LANDAREAK LANTZEN liburuaren aurkezpena egiteaz gain, lore, landare eta baratzaren inguruan ditugun zalantzak argitzen arituko da. Jakoba ezaguna da egiten duen lanaz gain, Euskadi Irratiko larunbateroko irratsaioan egiten duen tarteagaitik. Ongi etorri Gabiriara Jakoba!

Udaletxeko arkupetan izango du bere txokoa Jakoba Errekondok

2017(e)ko otsailaren 6(a)

Sagarrondoei buruzko oinarrizko ikastaro teorikoa eta praktikoa.

Erbie Elkarteak antolatuta datorren otsailaren 21ean, asteartea, eta otsailaren 22an, eguraldi ona bada, sagarrondoei buruzko ikastaro teorikoa eta praktikoa eskeiniko dute Ramon Aseginolazak eta Gabino Muruak.

Gabino Muruak ikastaro teoriko emango du
Otsailaren 21eko ikastaroa teorikoa izango da eta Gabiriako Erbie elkartean emango da arratsaldeko hirurak aldera hasita. Ikastaro horrek lau ordu inguru iraungo du eta  bertan, besteak beste, sagar txertagai edo patroi ohikoenak (frankoa, MM9, M106…), urtean zeharreko tratamenduak, ongarriak, inausketa eta txertaketa arloak landuko dira. Saio hori Gabino Muruak emango du.

Ramon Aseginolazak aldiz praktikoa bere sagastietan

Ikastaro praktikoa, aldiz, Idiazabalen izango da eta Ramon Aseginolazak emango du. Eguraldi ona bada, otsailaren 22an, asteazkena, egingo da arratsaldeko hirurak aldera hasita ilundu arte. Eguraldiak lagunduko ez balu, atzeratu egingo da eguraldi ona izan arte.
Sagarrondoei buruzko oinarrizko ikastaro horretan parte hartu nahi dutenek 679 972 372 telefono zenbakira deitu behar dute..