Aurreko urteetan bezalaxe, Erbie Elkarteak antolatuta, sagarrondoen
inausketa eta txertaketa saioak eskainiko ditu Gabino Muruak martxoaren19an eta 21ean.
Aurreko urtetan bezelaxe Erbie elkartean izango dira ikastaroak |
Hilaren 19an fruta arbolen eta bereziki sagarrondoen inausketa saio
praktikoa izango da arratsaldeko hirurak aldera hasita eta hiruzpalau
ordukoa izango da. Egun horretan euria izango bagenu, osteguneko
txertaketa ikastaroa egingo genuke egun horretan hirurak aldera hasita eta
inausketa saioa atzeratu egingo litzateke eguraldiak lagundu arte.
Bi ikastaro horietako bakarren batean edo bietan parte hartu nahi dutenek
679 972 372 telefono zenbakira deitu behar dute. Bestalde, txertaketa
saiorako komeni da norberak labana ekartzea eta euren etxeko barietate
jakin bateko menturen bat txertatu nahi badute, ekar dezatela, txertugai edo
portainjerto bana emango baitzaie agertzen direnei. Esan beharrik ez dago,
txertaketa saioa estalpean egingo denez, edozein zalantza argitzen saiatuko
direla eta, batez ere, intxaur aleak belztearen zergatiak eta horri nola egin
aurre azalduko dela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina