|  | 
| Gabiriako errezil sagarrak eman du zeresana | 
Sagar lehiaketan parte hartzeaz gain, Gabirian diren barietate desberdinekin erakusketa jarriko du. Gabirian ekoiztuak denak, hogei barietate desberdin jarriko dira ikusgai. Bertan azalpenak ere emango ditu nahi duenarentzat. Aurtengo uzat nolakoa izan den pista batzuk eman dizkigu.
Udal ordezkari moduan, herri txiki batean horrelako ekintza egitea garrantzitsua dela uste du. Gabiriako errezila sagarra bultzatzeaz gain, baeserriko produktu, artisautzak ere leku garrantzitsua dutela azpimarratu du. Baita Goierri Beheko ezti lehiaketa ekitaldia ere.
|  | 
| Argazkia Aimar Maiz | 
1.       Naiara  Peñagarikano
2.       Jose  Antonio 
Elosegi
3.       Gotzone  Arrondo
4.       Eli  Elgarresta
5.       Gabino  Murua
6.       Xabier  Arratibel
7.       -Iñaki  Arratibel
8.       Pedro
Iztueta
9.       Juan  Elgarresta
10.   Gorka  Maiz
Errezilaren sagar goxo edo menbrillua gauza ederra da. Urtero moduan lehiaketa izango da eta gainera nahi dueenak dastatzeko aukera ere izango du. Erbie elkartea jarriko dugu txoko bat horretarako.
|  | 
| Aragzkia Aimar Maiz | 
1.-Pake  Galdos 
2.-
Nekane  Agirre
3.-Ana  Mari 
Egiguren
4.--Gotzone  Arrondo
5.-Edurne  Murua
6.-Juan Murua
7.-
Maria  Angeles Igarzabal
8.-
Maria  Alkorta
9.-
Jesus  Aramendi
10.- Maria  Jesus Garcia
11.-
Iñaki  Maiz
Errezil sagarraen uzta ona izan denaren adierazle izango da, datorren asteko azokan aurkeztuko diren ekoizle kantitatea ikusita. Gabiriako errezil sagarraren lehiaketan parte hartuko dutenak 16 izango dira. Ondoko hauek eman dute izena:
|  | 
| Aimar Maizen argazkia | 
1.-Pake Galdos
2.- Naiara Peñagarikano
3.-Ana  Mari  Egiguren
4.-Jose  Antonio  Elosegi
5.-Gotzone  Arrondo
6.-Juan Murua
7.-Juan  Bautista Sukia
8.-Xabier  Arratibel
9.-Iñaki  Arratibel
10.-Jose Ramon  Lopez
11.-Edorta  Atin
12.-Beñat  Atin
13.-Pedro Iztueta
14.-Jesus Aramendi
15.-Gorka  Maiz
16.-Maria Jesus Garcia
|  | 
| Aurreko urtetan bezelaxe Erbie elkartean izango dira ikastaroak | 
Hilaren 19an fruta arbolen eta bereziki sagarrondoen inausketa saio
praktikoa izango da arratsaldeko hirurak aldera hasita eta hiruzpalau
ordukoa izango da. Egun horretan euria izango bagenu, osteguneko
txertaketa ikastaroa egingo genuke egun horretan hirurak aldera hasita eta
inausketa saioa atzeratu egingo litzateke eguraldiak lagundu arte.
Bi ikastaro horietako bakarren batean edo bietan parte hartu nahi dutenek
679 972 372 telefono zenbakira deitu behar dute. Bestalde, txertaketa
saiorako komeni da norberak labana ekartzea eta euren etxeko barietate
jakin bateko menturen bat txertatu nahi badute, ekar dezatela, txertugai edo
portainjerto bana emango baitzaie agertzen direnei. Esan beharrik ez dago,
txertaketa saioa estalpean egingo denez, edozein zalantza argitzen saiatuko
direla eta, batez ere, intxaur aleak belztearen zergatiak eta horri nola egin
aurre azalduko dela.