2022(e)ko otsailaren 7(a)

Sagarrondoen inausketa eta txertaketari buruzko ikastaro praktikoa otsailaren 28an.

Gabino Muruak emango ditu ikastaroak (Argazkia: Goiberri)

Aurreko urteetan bezalaxe, Erbie Elkarteak antolatuta, sagarrondoen inausketa eta txertaketari buruzko ikastaro praktikoa eskainiko du Gabino Muruak otsailaren 28an, astelehena. Pandemia kontuak direla eta, saio teorikorik ez da izango Erbie elkartean eta saio praktikoan landuko dira inausten edo txertatzen ikasi nahi duenak jakin beharreko oinarrizko edukia, besteak beste, sagar txertagai edo patroi ohikoenak (frankoa, MM9, M106, M7…), urtean zeharreko tratamenduak, ongarriak, inausketa eta txertaketa arloak. Eguraldiak lagunduko ez balu, atzeratu egingo litzateke saioa eguraldi ona izan arte. Saioa arratsaldean izango litzateke hirurak aldera hasita eta bakarren batzuek arratsaldez egiterik izango ez balute, horientzat goizez antolatuko da beste saio bat. Bestalde, kopuruaren arabera ikusiko dugu egun bakarrean egin ala bitan. Sagarrondoei buruzko saio horretan parte hartu nahi dutenek 679 972 372 telefono zenbakira deitu behar dute, edota whatsApp horretara idatzi.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina