2021(e)ko azaroaren 17(a)

2021eko errezil sagar azokaren aurkezpena

 Atzo asteartea, Erbie elkartean bildu ginen aurtengo errezil sagar eta baserriko produktuen azoka  aurkezteko. Aurkezpen lanetan, Erbie elkarteko antolatzaile burua, Gabino Murua, Joxe Antonio Elosegi ekoizlea eta Oier Oiarbide Gabiriako alkatea aritu ziren. Aurtengoa berezia izango da, joan den urtean pandemia egoera zela eta, bertan behera geratu zen eta. Naiz eta, aurten ere egoera nahasten ari den, momentuz aurrea egitea erabaki da. Aurkezpenean azaldu bezela sagar urte bikaina, uzta ezin hobea izan da, beraz maila handiko sariketa ikusiko dugu. Sagar eta baserriko produktuez gain, sagar goxo edo menbrilu lehiaketa eta Goierri Beheko ezti lehiaketa ere ospatuko da.  Covid egoera dela eta, adierazi dute antolatzaileek, zorrotz beteko direla neurri guztiak eta jendeari zuzen bete ditzala eskatu nahi izan diote.

Gabino Murua, Oier Oiarbide eta Joxe Antonio Elosegi aurkezpenean