![]() |
| Azaroaren 19a izango dugu aurtengo Errezil sagar lehiaketa |
2017(e)ko irailaren 22(a)
2017(e)ko otsailaren 6(a)
Sagarrondoei buruzko oinarrizko ikastaro teorikoa eta praktikoa.
Erbie Elkarteak antolatuta datorren
otsailaren 21ean, asteartea, eta otsailaren 22an, eguraldi ona bada,
sagarrondoei buruzko ikastaro teorikoa eta praktikoa eskeiniko dute Ramon Aseginolazak
eta Gabino Muruak.
![]() |
| Gabino Muruak ikastaro teoriko emango du |
Otsailaren 21eko ikastaroa teorikoa
izango da eta Gabiriako Erbie elkartean emango da arratsaldeko hirurak aldera
hasita. Ikastaro horrek lau ordu inguru iraungo du eta bertan, besteak beste, sagar txertagai edo
patroi ohikoenak (frankoa, MM9, M106…), urtean zeharreko tratamenduak,
ongarriak, inausketa eta txertaketa arloak landuko dira. Saio hori Gabino
Muruak emango du.
![]() |
| Ramon Aseginolazak aldiz praktikoa bere sagastietan |
Ikastaro praktikoa, aldiz, Idiazabalen
izango da eta Ramon Aseginolazak emango du. Eguraldi ona bada, otsailaren 22an,
asteazkena, egingo da arratsaldeko hirurak aldera hasita ilundu arte.
Eguraldiak lagunduko ez balu, atzeratu egingo da eguraldi ona izan arte.
Sagarrondoei buruzko oinarrizko ikastaro
horretan parte hartu nahi dutenek 679 972 372 telefono zenbakira deitu behar
dute..
2016(e)ko azaroaren 20(a)
Errezil sagar lehiaketako saridunak
Aurten saria jaso dutenak: Iñaki Maiz (Eguzkitza baserria), Miren Agirrezabala (Oñatibi Txiki baserria) eta Anttoni Murgiondo (Behekoetxe baserria). Zorionak denei!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


