2026(e)ko azaroaren 19(a)

2026(e)ko azaroaren 18(a)

2026(e)ko azaroaren 17(a)

2026(e)ko azaroaren 16(a)

Azaroak 15. XXIV. Errezil sagar lehiaketako irabazleak

 

Jose Antonio Elosegi, Gabino Murua eta Pake Galdos izan dira aurtengo errezil sagar onenak aurkeztu dituztenak. Zorionak eta beti esaten dugun moduan: Irabazle Gabiriako errezil sagarra!
Argazkia: Aimar Maiz

Azaroak 15. Sagar goxo lehiaketako irabazlea

 

Naiara Peñagarikano,  Nekane Agirreren izenean  saria jasotzen, Endika Igartzabal Gabiriako alkatearen eskutik. 
Argazkia: Aimar Maiz

Azaroak 15. XXVIII. Goierri Beheko ezti lehiaketako irabazleak

Hautexek aurtego irabazleak:

1.-Juan Elagarresta (Gabiria)
2.-Beñat Elorza (Segura)
3.-Egoitz Irastorza (Zegama)

Argazkia: Aimar Maiz

 

2026(e)ko azaroaren 15(a)

2026(e)ko azaroaren 14(a)

2026(e)ko azaroaren 12(a)

Ando Aizpuruen iganderako eguraldi aurrikuspena


Aitzakiarik ez dago igandean Gabirira ez etortzeko!

2026(e)ko azaroaren 11(a)

Xabier Arratibel. Erbie elkarteko kidea eta antolatzaile batzordekidea

 Ernbie elkarteko antolatzaileak igandean Gabiriara gerturatzeko gonbita luzatu nahi dizuete. Izan ere, Gabiriako Errezil sagarraz gain, izango da zer ikusi eta zer gozatu: errezil menbrillu lehiaketa, Goierri Beheko Ezti Lehiaketa eta, aurten lehen aldiz, Gabiriako animalien erakusketa. Animatu eta zatozte Gabiriara!



Jose Antonio Elosegi, sagar ekoizlea eta Erbie elkarteko kidea

Jose Antonio Gabiriako sagar ekoizleetako bat da, Erbie elkarteko kidea eta azokako antolatzaileetako bat ere bai. Aurtengo uda nahi bezain ona izan ez den arren, igandean sagarra ikusi eta erosteko aukera izango da Gabirian. Haren esanetan, oso sagar ona da errezil sagarra, bai gordinik jateko, bai sukaldean erabiltzeko. Gainera, luzaroan irauten du eta Gabonetan estimu handikoa izaten da.

Beraz, igandean sagarra izango da Gabirian!



Endika Igartzabal, alkatea


Gabiriako Errezil sagarra da protagonista nagusia, baina Endika Igartzabal alkateak XVIII. Goierri Beheko Ezti Lehiaketaz eta lehen aldiz egingo den Gabiriako animalien erakusketaz ere hitz egin digu.

2026(e)ko azaroaren 10(a)


LEHEN ALDIZ, GABIRIAKO ANIMALIEN ERAKUSKETA! 🐄🐑🐎

Aurten, lehen aldiz, Gabiriako Errezil Sagar Ferian animalien erakusketa izango dugu. Zalantzarik gabe, azokarentzako osagarri ederra izango da!

Errezil sagarra protagonista nagusia izango den arren, Gabiriako baserri-munduaren aberastasuna eta abeltzainek egiten duten lan paregabea ere ezagutarazi nahi ditugu.

Erakusketan, besteak beste, behiak, idiak, zaldiak, ahuntzak eta arraza desberdinetako ardiak ikusteko aukera izango dugu.

Antolakuntzatik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu erakusketan parte hartzeko prest agertu diren ganaduzale guztiei. Haien inplikazioari esker, azokak beste osagai berezi bat izango du aurten.

Azaroak 15, Gabirian. Zuen zain izango gara!


 

2026(e)ko azaroaren 9(a)

Astelehen honetan, ETB1eko BIBA ZUEK! saioan, Erbi Elkarteko bi lagun izan ditugu Azaroaren 15ean Gabirian egingo den azokaren berri ematen. Hor duzue saioan izandako elkarrizketa. 

 

2026(e)ko azaroaren 8(a)

BALLENTZATEGI HERRI ESKOLA, AZOKAKO PROTAGONISTA! 🍎

Aurten ere, Ballentzategi Herri Eskolako ikasleek salmenta-postua jarriko dute Gabiriako Errezil Sagar Ferian.

Bertan, Errezil sagarrarekin egindako hainbat produktu eskainiko dituzte, besteak beste, menbrilloa, sagar erreak eta bestelako gozoak.

Azokaren parte-hartzea belaunaldiz belaunaldi eraikitzen da, eta txikienetatik handienetaraino denek dute lekua bertan.

Ikasleek eta gurasoek kolore berezia ematen diote azokari, eta oso pozgarria da herriko eskola ere ekimen honetan hain modu aktiboan inplikatzea.

Antolakuntzatik, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ikasleei, gurasoei eta irakasleei, urtero erakusten duten ilusioagatik eta parte-hartzeagatik.

Azaroak 15, denok Gabiriara!


 

2026(e)ko azaroaren 7(a)

2026(e)ko azaroaren 6(a)

2026(e)ko azaroaren 3(a)

2026(e)ko urriaren 31(a)

2026(e)ko urriaren 30(a)

2026(e)ko urriaren 29(a)

2026(e)ko urriaren 26(a)

2026(e)ko urriaren 23(a)

2026(e)ko urriaren 6(a)

2026(e)ko urriaren 3(a)